XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ah, mamalea!
- Zelako kaikutzarra!
- Bai ederki/ederto, gero!
- Zelako tentela!

III.B.2. IZAN, EGON eta IBILI lotura-aditz bezala.-

Gramatikariek euskeraz ere IZAN eta EGON jartzen dituzte lotura-aditz bezala (erdarazko SER eta ESTAR -en pareko), baina, nire ustez, IBILI aditzak ere ekintza bat adierazten duen esaldietan zeregin hori betetzen du.

Horregaitik hirurak jartzen dira sail berdinean.

Noiz bata eta noiz bestea erabili?

III.B.2.1. Osagarria, sustantibo izenorde edo aditz izendua mugatua denean, IZAN erabiliko da:

- Pedro hargina da

- Esteban jueza da, etab.

III.B.2.2. Mugaizkiz hornidurik eta sujeto eginkizuna betetzen duten aditz izen eta aditz adjetiboek IZAN eskatzen dute:

- Horrek hori jakitea harritzekoa da

- Ezinbestekoa da euskaldun batek hori ikustea.

III.B.2.3. Osagarri predikatiboa adjetibo nolakotzaile bat denean zailago da IZAN, EGON edo IBILI aukeratzea.

Esan dezagun, dagoenekoz, adjetibo horrek adierazten duen kualitatea aldiak, tokiak edo beste horrelako zirkunstantziaren batek eraginik baletorkio sujetuari, orduan EGON/IBILI aukeratu beharko dela.

Ekintza bat adierazten denean IBILI, eta, bestela, EGON.

Adibidez:

- Triste dago gaur gure neskatilea

- Haserre dabil gure mutila egunokaz